Frantziako Tourra dela eta, uztailaren 2an eta 3an hainbat aldaketa izango dituzte autobus zerbitzuek

Nerea Uranga 2023ko eka. 28a, 10:31
Lurraldebuseko autobusa.

Uztailaren 2an UK01 autobus zerbitzuak Donostiako geltokietan izango ditu aldaketak. Uztailaren 3an, berriz, Azkoitia eta Donostia arteko UK01 autobus zerbitzuan, Azkoitia eta Zarautz arteko UK03an eta Zumaia eta Zumarraga arteko UK06an eragingo du txirrindularitza probak.

Frantziako Tourra Euskal Herritik igaroko dela eta, uztailaren 2an eta 3an La Guipuzcoanak eskaintzen dituen Lurraldebuseko UK01, UK03 eta UK06 autobus zerbitzuetan eragina izango du, eta aldaketak izango dira.

Uztailaren 2an, igandean, Tourraren etapa Donostian amaituko da. Hori dela eta, egun guztian Donostian geltoki bakarra egingo du Azkoitia eta Donostia eta Donostia eta Azkoitia arteko UK01 autobus zerbitzuak; alegia, Donostiako Autobus Geltokian bakarrik gelditu dira autobusak. Donostiatik irteera duten zerbitzuetan, autobusa irten aurretik 15 minutuz egongo da zain Donostiako Autobus Geltokian.

Uztailaren 3an, astelehenean, berriz, autobus zerbitzu gehiagotan eragingo du txirrindularitza probak: Azkoitia eta Donostia arteko UK01ean, Azkoitia eta Zarautz arteko UK03an, eta  Zumaia eta Zumarraga arteko UK06an.

Azkoitia eta Donostia arteko UK01 zerbitzuan honako aldaketak izango dira astelehenean:

- Azkoititik 09:45, 10:15, 10:45, 11:15, 11:45, 12:15, 12:45, 113:15, 13:45 eta 14:15 orduetan irteten duten autobusek geltoki bakarrean egingo dute geldialdia Donostian: Donostiako Autobus Geltokian.

- Donostiatik 10:35, 11:05, 11:35, 12:05, 12:35, 13:05, 13:35, 14:05, 14:35, 15:05 eta 15:35 orduetan irteten duten autobusak toki bakarrean izango dute geltokia Donostian Autobus Geltokian.

Azkoitia eta Zarautz arteko UK03 autobus zerbitzuak ere aldaketak izango ditu Zarauzko geltokietan, astelehenean. Alegia, 09:00etatik 14:30ak arteko autobusak Bizkaia kalean eta Maria Etxetxikin (suhiltzaileen biribilgunean) egingo dituzte geltokiak.

Zumaia eta Zumarraga arteko UK06 autobus zerbitzuan ere eragingo du txirrindularitza probak datorren astelehenean, eta hainbat zerbitzu ez dira Zumaiaraino joango, eta Iraetako geltokira artekoak izango dira. Zumarragako Ospitaletik 08:10, 09:10, 10:10, 11:10, 12:10 eta 13:10 orduetan irteten duten autobusak ez dira Zumaiaraino joango, Iraetako geltokian bukatuko dute zerbitzua. Bestalde, Zumaiatik Zumarragarako 09:45etik 14:45era arteko zerbitzuak bertan behera geldituko dira, Zumaiara eta Iraetara artean. Ordu tarte horretako autobus zerbitzuek Iraetatik hasiko dute Zumarragara arteko zerbitzua, dagokien orduetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide