Zein da 'litxerkeixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko eka. 30a, 08:58
'Litxerkeixek' edo gozokiak saltoki batean. (Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'imutue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'litxerkeixe' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Litxerkeixe hitza esaten zaio Azkoitian gozokiari. Honela erabili ohi da landareak loreak eman dituela esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Zineako litxerkeixek erosiko alditteu dendan?".
  • Euskara batuan: "Zinemara joateko gozokiak erosiko al ditugu dendan?".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide