Ro eta Kuartz taldeen kontzertuak izango dira ostiralean Matadeixen

Andoni Elduaien 2023ko eka. 28a, 09:02
Ro musika taldearen emanaldi bateko irudia. (Ro)

Ro eta Kuartz musika taldeen kontzertuak izango dira etzi, ostirala, Matadeixen. 22:30ean hasiko dira emanaldiak, eta hura zuzenean ikusteko sarrera 7 euro ordaindu beharko da Matadeirako sarreran bertan.

Ostiralean, hilak 30, Matadeixeren 27. urteurreneko ekintzen barruko kontzertuak izango da kulturgunean. Azkoitiko Ro eta Bastidako (Nafarroa Beherea) Kuartz musika taldeek emanaldi bana eskainiko dute han, 22:30ean hasita. Kontzertuak ikusteko sarrera 7 euro ordaindu beharko da Matadeirako sarreran bertan.

Duela bost urte eskas jaio zen Ro musika taldea Azkoitiko Matadeixen. Beste hainbat musika taldetan ibilitako bost lagunek bat egin zuten orduan, eta giro iluneko post-rock eta rock esperimental doinuak sortzen hasi ziren. Taldea bi gitarrak, baxuak, bateriak eta sintetizadoreak osatzen dute. Estetika oso zaindua, testura eta erritmo interesgarriak, tarteka giro kiribiltsuak nahiz sarkorrak, iluntasuna eta entzulea leku askotara eramango duten giroak aurkeztuko dituzte etzi Matadeixen.

Rocka oinarri-oinarrian duen taldea da, berriz, Kuartz. Dena den, blues eta askotan stoner giroko doinuetan ere nahasten da Bastidako musika taldea. Hurmura taldeko kide ohi Ibesek (ahotsa eta gitarra) eta Inguma taldeko kide ohi Oihanek (bateria) osatzen dute Kuartz taldea. Apalean doblatutako notak eta ahots erlastu baten bidez, magma antzeko soinu bat botatzen du bikoteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide