Eduki babestua

Iturria parafarmazia eskualdatzen dute

Erredakzioa 2023ko uzt. 3a, 08:00

Interesatuek honako telefono zenbakian jarri beharko dute harremanetan, 943-08 02 96, 16:00etatik 21:00etara bitartean deituz.

Iturria parafarmazia eskualdatzen dute. Hala adierazi dute parafarmaziako arduradunek: "17 urtez bihotz-bihotzez eta maitasunez zaindu ditugu gure bezeroak eta parafarmazia, hainbat produktu eta zerbitzu eskainiz. Gaur egun martxan jarraitzen du punta puntako zerbitzuekin eta eskualdatzea nahiko genuke, soilik lokalaren alokairuaren truke. Aukera ederra dela deritzogu ibilbide berri bati hasiera eman nahi dioten ekintzaileentzat". Gainera, ekintzaile berrientzat erakunde publikoek dirulaguntzak eskaintzen dituztela gogorazi dute.

Interesatuek honako telefono zenbakian jarri beharko dute harremanetan, 943-08 02 96, 16:00etatik 21:00etara bitartean deituz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide