Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Ikusgai daude Espainiako Gorteetarako hautesmahaien zozketaren emaitzak

Andoni Elduaien 2023ko eka. 27a, 10:12
Herritar bat botoa ematen. (Andoni Elduaien)

Herritarrek Azkoitiko Udalaren webgunearen eskuinaldean dagoen leihoan kontsulta dezakete bozetan mahaikide izatea egokitu zaien edo ez. Uztailaren 23an izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak.

Dagoeneko ikus daitezke uztailaren 23an egingo diren Espainiako Gorteen hauteskundeetarako hautesmahaien zozketaren emaitzak. Udalak atzo, astelehena, 09:00etan egin zuen ezohiko udalbatzarra zozketa egiteko. Hain zuzen, herritarrek udalaren webgunean kontsulta dezakete bozetan mahaikide izatea egokitu al zaien, eskuinaldean dagoen leihoan klik eginda.

Lotura horretan sartu, NA zenbakia sartu, eta sistemak erantzungo die herritarrei mahaian egotea egokitu zaien ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, hauteskunde mahaiaren inguruko informazioa emango dio webguneak erabiltzaileari. Halaber, mahaian egon behar dutenek etxean jasoko dute udalaren jakinarazpen ofiziala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide