Astigarragak irabazi du Gurea pilotalekuan jokatu duten gomazko paletako Herriartekoaren finala

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 25a, 17:01

Astigartarren eta hernaniarren artekoa izan da finala, eta jokatutako hiru partidak irabazita, Astigarragarentzat izan da txapela.

Gomazko paletako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finala Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatu dute gaur goizean. Hernani eta Astigarraga izan dira nor baino nor aritu diren bi herriak, eta jokatutako hiru partidak irabazita, Astigarragara joan da aurtengo txapela. Hain zuzen ere, frontoi osoan buruz buru jokatu duten partidan, 20 eta 15 nagusitu dira astigartarrak; binakakoan, 20 eta 17; eta buruz buru zazpi koadroren barruan jokatutakoan, 20 eta 8.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide