Musika bandak doinu dantzagarriekin girotu du Plazaberri

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 24a, 21:01

Bandako kideek herriko hainbat abeslari izan dituzte kontzertuan bidelagun. Jende asko egon da emanaldiaz gozatzen, gustura, jo dituztenetako asko abesti ezagunak zitzaizkielako.

Azkoitiko musika bandak kontzertua eman du gaur arratsaldean Plazaberrin, herriko hainbat abeslari bidelagun zituela. Hain zuzen, Julen Etxanizek, Maite Alberdik eta Andrea Pozok abestu dute bandako kideekin batera. Carlos Muñoz bandako zuzendariaren aginduetara, hamasei abesti jo dituzte musika bandako lagunek emanaldian. Honako kanta hauek eskaini dituzte: Pump it, Felling good, Quedate, Dear future husband, Eso que tu me das, Waterloo, No se habla de Bruno, Camela, Dias de verano, La polla records, Titanium, Amaren besoetan, Backstreet boys, Spice girls, Nochentera, Ojala no te huebiera conocido nunca.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide