Koro Segurola Adiskide Numerario izendatu dute

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 24a, 15:59

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ekitaldia egin du gaur goizean Intsausti jauregian, eta Koro Segurola euskaltzain urgazlea Adiskide Numerario izendatu du. Haren ikasgaiaren aurkezpenaren ondoren, Juan Luis Zabala idazleak hitzaldia eman du Egan aldizkariaren inguruan.

Koro Segurola (Usurbil, Gipuzkoa, 1962) Adiskide Numerario izendatu du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak. Gaur goizean egin dute ekitaldia, ohi bezala, Intsausti jauregian, eta euskaltzain urgazle eta Egan aldizkariaren zuzendaria han izendatuko dute Adiskide Numerario.

Bi zati izan ditu ekitaldiak: aurrenekoan, Segurolak Letra ederrak eta euskara Euskalerriaren Adiskideen Egitasmoetan ikasgaia aurkeztuko du, eta bigarrenean, Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak Literatura sorkuntza 'Egan' aldizkarian hitzaldia eman du, elkarteak sei hilabetero argitaratzen duen Egan literatur aldizkariaren 75. urteurrena dela eta. Mokadutxo bat eginez eman diote bukaera gaurko ekitaldiari.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide