Artelanekoen artelanak, Portaleburun ikusgai

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 24a, 15:20

Asteburu honetan eta hurrengoan egongo da erakusketa ikusteko aukera; larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

Artelan zentroko ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten artelanak Portaleburu aretoan jarri dituzte ikusgai. Gaur goizean zabaldu dituzte erakusketako ateak, eta gaur arratsaldean, bihar eta datorren asteburuan ere izango da ikustera joateko aukera; hain zuzen ere, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era, eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide