Martxan da II. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketa

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 23a, 11:04

Atzo hasi zen areto futbolzaleen txapelketa Elkarguneko kantxa nagusian. Uztailaren 10era bitartean 48 partida jokatuko dituzte Azkoitiko txapelketan izena eman duten 33 taldeek.

Atzo arratsaldean hasi zen II. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketa, Tta-kun areto futbol taldeak antolatuta. Atzotik uztailaren 10era jokatuko dute izena eman duten 33 taldeek txapelketako sailkapen fasea, eta finalak uztailaren 15ean, Beltzen Egunean, jokatuko dituzte talde sailkatuek.

Iazko izen-emate kopurua bikoiztuta, 300 lagunek parte hartuko dute 33 taldetan banatuta; 229 gizonek eta 71 emakumek. Lau eta bost taldetako multzoak osatu dituzte partaideek, eta multzo bakoitzetik bi onenek egingo dute fasez aurrera. Zazpi edo zortzi partaidez osatutako taldeak izango dira aurtengo txapelketan, eta talde bakoitzak izena emandako jokalariekin soilik egin beharko dio aurre txapelketari. Aurten, talde bakoitza zuzentzeko izena eman duten entrenatzaileak ere izango dira.

Berritasun nabarmenena karta bereziak jokoan jartzeko aukera da, Kings League futbol txapelketan bezala. 'Penaltia', 'Ispilua', '2 minutu atezaina esku gabe', 'Penalti bikoitza', '2 minutu gol bikoitza', 'Penalti shootout' eta '2 minutu jokalari bat gutxiagorekin' kartak erabili ahal izango dituzte taldeek beraien aurkariei aurre egiteko. Aldiz, antolatzaileek ligako arma bezala erabili ahal izango dituzte 'Entrenatzailearen penaltia', 'Kapitainaren penaltia', eta 'Penalti bikoitza entrenatzailea + penalti bikoitza kapitaina' kartak.

Esan bezala, sailkapen faseak aurrera jarraitzen du. Hona hemen hurrengo partiden egutegia:

  • Ekainak 23, gaur:
    • 16:45ean, Zirkus - Inbirixek
    • 17:35-17:40ean, Celta de Vino - Magic Team
    • 18:25-18:30ean, So FT - Le Pottonette
    • 19:15-19:20ean, Poteo Team - Vodka Juniors 
  • Ekainak 24, bihar:
    • 10:45ean Soldados de Txintxue - Lambo
    • 11:30ean, Tiki Taka Team - Aston Birra
    • 12:15ean, Arre FT - Bolante y 7 mas
  • Ekainak 26, astelehena:
    • 17:30-17:35ean, Bolante y 7 mas - 4001
    • 18:20-18:25ean, Dream Time - Zomorruek
    • 19:10-19:15ean, Hasbulla - Soldados de Txintxue
    • 20:00-20:05ean, Exitos 2000 - Ttakun Taberna
  • Ekainak 27, asteartea:
    • 17:30-17:35ean, Sorotan Pele - T(t)xarnela
    • 18:20-18:25ean, Martinen astue - Le Pottonette
    • 19:10-19:15ean, Arre FT - 4001
    • 20:00-20:05ean, Exitos 2000 - Celta de vino
  • Ekainak 28, asteazkena:
    • 17:30-17:35ean, Sorotan Pele - Wudan Warriors
    • 18:20-18:25ean, Dream Time - Inbirixek
    • 19:10-19:15ean, Hasbulla - Lambo
    • 20:00-20:05ean, Team Rocket - Poteo Team
  • Ekainak 29, osteguna:
    • 17:30-17:35ean, Zomorruek - Inbirixek
    • 18:20-18:25ean, Sorotan Pele - Inxilineta
    • 19:10-19:15ean, Inter Mitente - Aston Birra
    • 20:00-20:05ean, Old Nou - Lambo
  • Uztailak 1, zapatua:
    • 10:45ean, Arre FT - Kapritxosa
    • 11:30ean, So FT - Martinen Astue
    • 12:15ean, Team Rocket - Vodka Juniors
  • Uztailak 3, astelehena:
    • 17:30-17:35ean, Bolante y 7 mas - Kapritxosa
    • 18:20-18:25ean, Shalke Temeto - Martinen Astue
    • 19:10-19:15ean, Ttakun Taberna - Magic Team
    • 20:00-20:05ean, Satorrak - Team Rocket
  • Uztailak 4, asteartea:
    • 17:30-17:35ean, Wudan Warriors - T(t)xarnela
    • 18:20-18:25ean, Shalke Temeto - Le Pottonette
    • 19:10-19:15ean, Bonnie & Clyde - Tiki Taka
    • 20:00-20:05ean, Exitos 2000 - Magic Team
  • Uztailak 5, asteazkena:
    • 17:30-17:35ean, Zirkus - Zomorruek
    • 18:20-18:25ean, Inxilineta - T(t)xarnela
    • 19:10-19:15ean, So FT - Shalke Temeto
    • 20:00-20:05ean, Satorrak - Vodka Juniors
  • Uztailak 6, osteguna:
    • 17:30-17:35ean Kapritxosa - 4001
    • 18:20-18:25ean, Zirkus - Dream Time
    • 19:10-19:15ean, Bonnie & Clyde - Aston Birra
    • 20:00-20:05ean, Satorrak - Poteo Team
  • Uztailak 10, astelehena:
    • 17:30-17:35ean, Ttakun taberna - Celta de Vino
    • 18:20-18:25ean Inxilineta - Wudan Warriors
    • 19:10-19:15ean, Tiki Taka - Inter Mitente
    • 20:00-20:05ean, Old Nou - Soldados de Txintxuev

(Argazkiak: Iñigo Soraluze)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide