'Marica de Gernika' bakarrizketa saioa eskainiko du etzi Mitxel Santamarinak

Andoni Elduaien 2023ko eka. 26a, 12:00

Mitxel Santamarinak aurkeztuko du bakarrizketa. (Tdiferencia)

Mitxel Santamarina aktoreak eta bakarrizketariak Marica de Gernika bakarrizketa komikoa eta musikala aurkeztuko du gaztelaniaz Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, 19:00etan. Doako saioa izango da.

LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna da etzi, ekainak 28, eta horren bueltan, bakarrizketa saioa antolatu du Azkoitiko Udalak asteazkenerako, hilak 28. Hain justu, Mitxel Santamarina aktoreak eta bakarrizketariak doako bakarrizketa saioa eskainiko du Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Hark Marica de Gernika bakarrizketa komikoa eta musikala aurkeztuko du gaztelaniaz, 19:00etan hasita.

Tdiferencia Teatro konpainiaren lana aurkeztuko du hark Azkoitian. "Lodia, euskalduna, marikoia, betaurrekoduna eta asmatikoa naiz. Imajinatu nire haurtzaroa; bullying hitza tatuatua neraman aurpegian. Gustatzen zaizkit Eurovision lehiaketa, Marta Sanchez eta Cher; ez dut ulertzen nola nire ama ez zen lehenago konturatu. Gay izateko master bat atera behar da", adierazi du.

Santamarinaren arabera, "terminologia asko" ikasi behar izan du: "Armairua, hartza, igaraba, suggar daddy, luma, marika, marikoia, hozkadatxoak edo amuarraina... Noiz edo noiz deitu nauten moduetariko batzuk baino ez dira horiek. Ulertezina da erraza denean, Mitxel, nire izena esatea", azaldu du hark asteazkeneko saioari buruz.