Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Astelehenean egingo dute Espainiako Gorteetarako bozetarako hautesmahaiak osatzeko zozketa

Ane Olaizola 2023ko eka. 22a, 14:49

Igaro berri diren udal eta foru hauteskundeak, Azkoitian (Andoni Elduaien)

Udalak 09:00etan egingo du zozketa, eta orduan zehaztuko dute uztailaren 23ko hauteskundeetan zein herritarrek egon beharko duten mahaietan.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira datorren uztailaren 23an, eta Azkoitiko Udalak datorren astelehenean, hilaren 26an, egingo du hautesmahaiak osatzeko zozketa. 09:00etan egingo dute zozketa, eta orduan zehaztuko dute bozen egunean zein herritarrek egon beharko duten mahaietan.

Ohi bezala, herritarrek Azkoitiko Udalaren webgunean —azkoitia.eus— begiratu ahal izango dute bozetan mahaikide izatea suertatu al zaien edo ez.