Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du asteazkenean

Andoni Elduaien 2023ko eka. 26a, 09:00
Azkoitiko EH Bilduren bilgunea.

Batetik, udal hauteskundeen emaitzen osteko udalaren osaketan eta eraketan izan diren gorabeheren azalpenak emango dituzte, eta bestetik, uztailaren 23an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen inguruan koalizioak bere kokapena zein izango den azalduko du.

Azkoitiko EH Bilduk herri batzarra egingo du etzi, asteazkena, Bilgunean. 18:30erako jarri du hitzordua koalizioak. Igaro berri diren udal eta foru hauteskundeetan izandako emaitzen ondoren, udalaren osaketan eta eraketan izan diren gorabeheren azalpenak emango dituzte. Era berean, uztailaren 23an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeen inguruan koalizioak bere kokapena zein izango den azalduko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide