Zubiberriko gimnastek txalo artean agurtu dute ikasturtea

Mailo Oiarzabal 2023ko eka. 22a, 10:36

Elkarguneko kantxa nagusiko harmailak beteta zirela egin zuten emanaldia atzo gimnastika erritmiko taldeko adin guztietako ikasleek eta kirolariek.

Zubiberri gimnastika erritmiko taldekoek 2022-2023 ikasturte bukaerako erakustaldia egin zuten atzo arratsaldean Elkaguneko kantxa nagusian. Aurreko urteetan bezala, harmailak bete zituzten etxekoen zein lagunen aurrean azken hilabeteetan ikasitakoak erakusteko aukera izan zuten guztiek, eskolako ikasle txikienek zein senior mailako kirolari zailduek.

Atzoko emanaldirako prestatutako taldekako hainbat koreografiak eta txapelketetan lehiatzen diren Zubiberriko gimnastek banaka egindako ariketek osatu zuten jaialdia. Guztira, 86 gimnastek zapaldu zuten kantxa. Amaieran, diplomak banatu zituen Zubiberrik, eta taldeko arduradunek ikasleen esker oneko oroigarriak ere jaso zituzten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide