Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute astelehenean Azkoitiko Baratze Parkean

Ane Olaizola 2023ko eka. 24a, 08:58

Baratzeetako izurriei eta gaixotasunei buruzko saioa eskainiko du Kutxa Ekoguneak, 18:00etatik 19:30era artean. Saioa irekia eta doakoa izango da.

Azkoitiko Udalak antolatuta, Kutxa Ekogunearen Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute datorren astelehenean, hilak 26, Altamirako Baratze Parkean. Oraingo honetan, baratzeetako gaixotasun eta izurri ohikoenak zein diren azaldu, eta horiek ekiditeko egin behar diren urratsak zein diren argituko dute

18:00etatik 19:30era artean eskainiko dute saioa, eta ohi bezala, irekia eta doakoa izango da. Landare ekologikoak erosteko aukera ere egongo da, eta lursailetarako aholkularitza teknikoa ere eskainiko dute.