Gomazko paletaren Herriarteko Txapelketaren finala jokatuko dute igandean, Gurean

Andoni Elduaien 2023ko eka. 23a, 08:54
Gomazko palista azkoitiarrek Gurean jokatutako partida bateko irudia. (Andoni Elduaien)

11:00etan hasiko dute lehia finalera iritsi diren Astigarragak eta Mutrikuk. Ohi bezala, buruz buruko, binakako eta zazpi koadroko buruz buruko hiru partida jokatuko dituzte, Gurea pilotalekuan.

Astigarragak eta Mutrikuk gomazko paletaren Herriarteko Txapelketaren finala jokatuko dute datorren igandean, hilak 25, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 11:00etan hasiko dute lehia, eta buruz buruko, binakako eta zazpi koadroko buruz buruko hiru partida jokatuko dituzte.

Azkoitia final laurdenetan gelditu zen txapelketatik kanpo, Donostiaren aurka 5-1 galduta. Dena den, astigartarrek kanporatu dituzte donostiarrak; kanporaketa hiruna berdindu zuten bi taldeek, baina tantoen aldeagatik sailkatu da finalera Astigarraga. Bestalde, Mutrikuk 4-2 irabazita kanporatu du Hernani. Igandean ezagutuko da, beraz, Azkoitiak azken urteetan izan duen nagusitasuna zein herriren aldera erortzen den.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide