Bihar abiatuko da II. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketa

Andoni Elduaien 2023ko eka. 21a, 09:01

Iazko talde txapeldunak irekiko du aurtengo txapelketa. (Nerea Uranga)

19:15ean emango diote hasiera bihar txapelketari. Guztira, 300 lagunek eman dute izena txapelketarako 33 taldetan banatuta, eta bihartik uztailaren 10era bitartean, 48 partida jokatuko dituzte multzokako fasean. Talde bakoitzak eta antolatzaileek partidaren egoera alda dezaketen kartak erabiltzeko aukera izango dute partidetan zehar.

Bihar, osteguna, hasiko da Tta-kun areto futbol taldeak antolatutako II. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketa. 19:15ean ekingo diote txapelketari Elkarguneko kantxa nagusian, eta Hasbulla iazko txapeldunek jokatuko dute txapelketaren irekierako partida, Old Nou taldearen aurka. Horren ondoren, bigarren partida bat izango da 20:00etan, Bonnie & Clyde eta Inter Mitente taldeen artean.

Iazko izen-emate kopurua bikoiztuta, 300 lagunek eman dute izena 33 taldetan banatuta; 229 gizonek eta 71 emakumek eman dute izena. Lau eta bost taldetako multzoak osatu dituzte partaideek, eta multzo bakoitzetik bi onenek egingo dute fasez aurrera. Hain justu, bihartik uztailaren 10era bitartean jokatuko dituzte multzokako partidak. Uztailaren 15ean, berriz, Beltzen Eguna ospatuko du. Hain justu, II. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketaren finalarekin hasiko dituzte egun horretako ospakizunak.

Iaz, sei pertsonaz osatutako taldeek eman zezaketen izena, baina aurten zazpi edo zortzi lagunez osatutakoak izango dira. Aldaketa hori eginda, ordea, talde bakoitzak izena emandako jokalariekin soilik egin beharko dio aurre txapelketari. Aurtengo beste berrikuntzetako bat entrenatzaileena izango da, postu horretarako izena eman duten lagunek bere taldea zuzenduko baitituzte.

Kartak nahieran erabiltzeko

Gainerakoan, iazko txapelketaren antzerako arauak izango ditu aurtengo lehiak. Berrikuntzen artean, denbora eta kartak aipatu behar dira. Iaz, hamabost minutuko bi zati jokatu zituzten futbolariek, eta aurten, hogei minutuko bi jokatzea erabaki dute.

Horrez gain, txapelketan hainbat karta berezi bat jokoan jartzeko aukera izango dute taldeek eta antolatzaileek, Kings League futbol txapelketan bezala. Hain justu, 'Penaltia', 'Ispilua', '2 minutu atezaina esku gabe', 'Penalti bikoitza', '2 minutu gol bikoitza', 'Penalti shootout' eta '2 minutu jokalari bat gutxiagorekin' kartak erabili ahalko dituzte taldeek beraien arma bezala. Aldiz, antolatzaileek ligako arma bezala erabili ahal izango dituzte 'Entrenatzailearen penaltia', 'Kapitainaren penaltia', eta 'Penalti bikoitza entrenatzailea + penalti bikoitza kapitaina' kartak erabiliko dituzte.

Multzoko partiden egutegia:

  • Ekainak 22, osteguna:
    • 19:15ean, Hasbulla - Old Nou
    • 20:00etan Bonnie & Clyde - Inter Mitente
  • Ekainak 23, ostirala:
    • 16:45ean, Zirkus - Inbirixek
    • 17:35-17:40ean, Celta de Vino - Magic Team
    • 18:25-18:30ean, So FT - Le Pottonette
    • 19:15-19:20ean, Poteo Team - Vodka Juniors 
  • Ekainak 24, zapatua
    • 10:45ean Soldados de Txintxue - Lambo
    • 11:30ean, Tiki Taka Team - Aston Birra
    • 12:15ean, Arre FT - Bolante y 7 mas
  • Ekainak 26, astelehena
    • 17:30-17:35ean, Bolante y 7 mas - 4001
    • 18:20-18:25ean, Dream Time - Zomorruek
    • 19:10-19:15ean, Hasbulla - Soldados de Txintxue
    • 20:00-20:05ean, Exitos 2000 - Ttakun Taberna
  • Ekainak 27, asteartea
    • 17:30-17:35ean, Sorotan Pele - T(t)xarnela
    • 18:20-18:25ean, Martinen astue - Le Pottonette
    • 19:10-19:15ean, Arre FT - 4001
    • 20:00-20:05ean, Exitos 2000 - Celta de vino
  • Ekainak 28, Asteazkena
    • 17:30-17:35ean, Sorotan Pele - Wudan Warriors
    • 18:20-18:25ean, Dream Time - Inbirixek
    • 19:10-19:15ean, Hasbulla - Lambo
    • 20:00-20:05ean, Team Rocket - Poteo Team
  • Ekainak 29, osteguna
    • 17:30-17:35ean, Zomorruek - Inbirixek
    • 18:20-18:25ean, Sorotan Pele - Inxilineta
    • 19:10-19:15ean, Inter Mitente - Aston Birra
    • 20:00-20:05ean, Old Nou - Lambo
  • Uztailak 1, zapatua
    • 10:45ean, Arre FT - Kapritxosa
    • 11:30ean, So FT - Martinen Astue
    • 12:15ean, Team Rocket - Vodka Juniors
  • Uztailak 3, astelehena
    • 17:30-17:35ean, Bolante y 7 mas - Kapritxosa
    • 18:20-18:25ean, Shalke Temeto - Martinen Astue
    • 19:10-19:15ean, Ttakun Taberna - Magic Team
    • 20:00-20:05ean, Satorrak - Team Rocket
  • Uztailak 4, asteartea
    • 17:30-17:35ean, Wudan Warriors - T(t)xarnela
    • 18:20-18:25ean, Shalke Temeto - Le Pottonette
    • 19:10-19:15ean, Bonnie & Clyde - Tiki Taka
    • 20:00-20:05ean, Exitos 2000 - Magic Team
  • Uztailak 5, asteazkena
    • 17:30-17:35ean, Zirkus - Zomorruek
    • 18:20-18:25ean, Inxilineta - T(t)xarnela
    • 19:10-19:15ean, So FT - Shalke Temeto
    • 20:00-20:05ean, Satorrak - Vodka Juniors
  • Uztailak 6, osteguna
    • 17:30-17:35ean Kapritxosa - 4001
    • 18:20-18:25ean, Zirkus - Dream Time
    • 19:10-19:15ean, Bonnie & Clyde - Aston Birra
    • 20:00-20:05ean, Satorrak - Poteo Team
  • Uztailak 10, astelehena
    • 17:30-17:35ean, Ttakun taberna - Celta de Vino
    • 18:20-18:25ean Inxilineta - Wudan Warriors
    • 19:10-19:15ean, Tiki Taka - Inter Mitente
    • 20:00-20:05ean, Old Nou - Soldados de Txintxue

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide