Manex Ansorregi deitu dute saskibaloiko 22 urtez azpiko Espainiako selekziora

Andoni Elduaien 2023ko eka. 20a, 09:02

Manex Ansorregi, ISBko hegaleko azkoitiarra. (Andoni Elduaien)

Jaume Ponsarnau Surne Bilbao Basket taldeko entrenatzaileak deitu du Ansorregi Espainiako selekziora. Uztailaren hasieran Italiako selekzioaren aurka bi partida jokatzeko aukera izango du azkoitiarrak.

Juaristi ISBko Manex Ansorregi saskibaloi jokalaria (Azkoitia, 2002) deitu du 22 urtez azpiko Espainiako selekzioak. Datorren astelehenean, hilak 26, Torrejon de Ardoz (Espainia) herrian elkartuko dira, uztailaren 3an eta 4an Italiako selekzioaren aurka partidak jokatzeko.

Jaume Ponsarnau Surne Bilbao Basket taldeko entrenatzaileak hautatu du Ansorregi. Entrenatzaile kataluniarrak gertutik jarraituko du datozen egunetan formakuntza fasea amaitu duten jokalari gazteen garapena. 1,94 metroko hegaleko azkoitiarra jokalari garrantzitsua izan da Juaristi ISBn; bataz beste, 8,1 puntu eta 4,1 errebote batu ditu Azkoiti-Azpeitiko taldearekin azken denboraldian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide