Gorrien Egunarekin agurtu du Anaitasuna futbol taldeak denboraldia

Andoni Elduaien 2023ko eka. 18a, 14:41

Anaitasuna futbol klubak denboraldi bukaerako ospakizun festa egin zuen atzo, zapatua, Joseba jatetxean. Lagunarteko bazkaria eta jokalari nabarmenen lana aitortzeko sari banaketa ekitaldia egin zituzten han.

Anaitasuna futbol taldeak Gorrien Eguna ospatu zuen atzo, zapatua. Egun guztiko festa egin zuen herriko futbol taldeak. 12:00etan, meza izan zuten Andre Mariaren Jasokundeko parrokian, herriko futbol klubaren bueltako kide guztien omenez. Ondoren, berriz, bazkaria egin zuten klubeko jokalariek, entrenatzaileek eta zuzendaritzako kideek.

Bazkalostean, denboraldi bukaerako sari banaketa ekitaldia egin zuten, klubeko talde bakoitzeko gol gehien sartu dituen jokalaria eta jokoan gehien nabarmendu den jokalaria sarituz. Guztira, 27 sari jokalarik jaso zituzten sariak atzo. Sari banaketaren ondoren, omenaldietarako tartea ere izan zen jatetxean.

Honakoak izan dira taldez talde aipamena jaso duten futbolariak: 

  • Espainiako Hirugarren Maila
    • Nabarmenena: Mikel Aramendi
    • Goleatzaileak: Julen Aramendi eta Xabi Soraluze
  • Emakumezkoen Euskal Liga
    • Nabarmenena: Oihana Goenaga
    • Goleatzailea: Maider Badiola
  • Preferente maila
    • Nabarmenena: Jokin Errazu
    • Goleatzailea: Joanes Calvo
  • Ohorezko Jubenilak
    • Nabarmenena: Beñat Garmendia
    • Goleatzailea: Ekaitz Albert
  • Jubenilen Preferente maila
    • Nabarmenena: Jakes Jurado
    • Goleatzailea: Unai Leiro
  • Ohorezko Kadete mutilak
    • Nabarmenena: Unax Rocha
    • Goleatzailea: Oier Bermejo
  • Ohorezko Kadete neskak
    • Nabarmenena: Ane Varela
    • Goleatzailea: Kalare Olaizola
  • Kadeteen Lehen Maila
    • Nabarmenena: Joanes Garmendia
    • Goleatzailea: Amin
  • Ohorezko Infantilak:
    • Nabarmenena: Eñaut Endemaño
    • Goleatzailea: Uritz Zabaleta
  • Infantil Txikiak
    • Nabarmenena: Enaitz Zabaleta
    • Goleatzailea: Xabat Sudupe
  • 1go Infantilak
    • Nabarmenena: Erik Ariztegi
    • Goleatzailea: Niko Garate
  • Infantil neskak 'A'
    • Nabarmenena: Jare Azkoitia
    • Goleatzailea: Nahia Campos
  • Infantil neskak 'B'
    • Nabarmenena: Jone Arrieta
    • Goleatzailea: Maren Ibarbia

(Argazkia: Iñigo Soraluze/Anaitasuna futbol taldea)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide