Jende ugari dabil lehen ordutik Top Market azokan

Andoni Elduaien 2023ko eka. 18a, 11:41

Askotariko postuak jarri dituzte herriko plazan. Gainera, Elba eta Pirate Roberts 2.0 disko jartzaileak ari dira azoka girotzen. Azoka zabaldu dutenetik jende ugari dabil joan-etorrian.

Inguruko hainbat sortzaile eta saltzaile Top Market azoka egiten ari dira gaur, igandea, Dean tabernaren atarian. 15:00etara bitartean egongo dira postuak zabalik, eta lehen ordutik jende ugari dabil han. Herritarrek askotariko produktuak ikusteko nahiz erosteko aukera izango dute han. 

Guztira, hamahiru saltzailek jarri dituzte postuak plazako tabernaren atarian: Aizterri Home, Alots Arregi, Axun Ringana, Bizilore Eskola Aktiboa, Endredamakina, Fret & Pablo, Igor Aranberri, Ione Iruretagoiena, Kiribil Zeramika, Lurlur, Leire Arenas, Norte.Jewellery eta Oninpintage. Azoka girotzen, gainera, Elba eta Pirate Roberts 2.0 disko jartzaileak ari dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide