Odol ateraldia goizez eta arratsaldez egingo dute bihar

Andoni Elduaien 2023ko eka. 18a, 09:06
Odol ateraldi bateko irudia. (Anartz Izagirre)

Bihar, astelehena, odol ateraldia egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Goizez eta arratsaldez arituko dira Gipuzkoako eta Azkoitiko odol emaileen elkarteetako kideak herritarren odola biltzen.

Bihar, astelehena, odol ateraldia egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Hitzordu arrunta izango da astelehenekoa, baina goizez eta arratsaldez egingo dituzte ateraldiak. Hain zuzen, 09:30etik 13:00 ingurura eta 16:30etik 20:30era bitartean.

Odola atera behar duten herritarrek badute dagoeneko biharko hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia uztailaren 17an, astelehena, egingo dute Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide