Hainbat sortzailek plazara aterako dituzte igandean beraien produktuak

Andoni Elduaien 2023ko eka. 17a, 08:58
Iazko apirilean egindako azokako irudi bat. (Nerea Uranga)

Askotariko postuak jarriko dituzte etzi herriko plazan, eta horiek zabalik irauten duten bitartean, Elba eta Pirate Roberts 2.0 disko jartzaileek girotuko dute azoka.

Etzi, igandea, inguruko hainbat sortzailek zein saltzailek bat eginda, Top Market azoka egingo dute herriko plazan, Dean tabernaren atarian. 11:00etatik 15:00etara bitartean egongo da zabalik, eta herritarrek askotariko produktuak aurkituko dituzte han salgai. 

Guztira, hamahiru saltzailek jarriko dituzte postuak plazako tabernaren atarian: Aizterri Home, Alots Arregi, Axun Ringana, Bizilore Eskola Aktiboa, Endredamakina, Fret & Pablo, Igor Aranberri, Ione Iruretagoiena, Kiribil Zeramika, Lurlur, Leire Arenas, Norte.Jewellery eta Oninpintage. Azoka girotzen, gainera, Elba eta Pirate Roberts 2.0 disko jartzaileak arituko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide