Iraurgi Berritzenek zuzendutako proiektuen aurkezpen saioa egin dute Basazabalen

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 14a, 11:00

Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren barruko lanak aurkeztu dizkiete Urola bailarako hainbat ikastetxetako ikasleek prozesuan parte hartu duten eragileei eta jarduneko udal ordezkariei.

Iraurgi Berritzenek zuzenduta, Urola bailarako hainbat ikastetxek bertako errealitate sozioekonomikoa ezagutzeko aurkezpen saioa egin zuten atzo Basazabal jauregian Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren barruan. Ikasturtean zehar egindako lanak aurkeztu zizkieten prozesuan parte hartu zuten eragileei eta jarduneko udal ordezkariei. Proiektuaren helburua ikasleek etorkizunean lan merkatuak eskatuko dizkieten gaitasunetan trebatzea izan da, hala nola talde lana, komunikazioa, sormena, autonomia edota ekimenerako ahalmena.

Azkoitiko Floreaga Ikastetxea eta Azkoitia BHI eta Azpeitiko Ikasberri Ikastola eta Urola Ikastola izan ziren saioan parte hartu zuten ikastetxeak. Floreaga Ikastetxeak prozesu osoaren inguruko lanketa egin zuen, Ikasberri Ikastolako ikasleek osasuna jorratu zuten, psikologian arreta jarrita, Urola Ikastolak ekintzailetza hartu zuen gaitzat eta Azkoitia BHIko taldea zerbitzuetan oinarritu zen.

Talde bakoitzak bere proiektua aurkeztu ostean, mahai ingurua egin zuten ikasleek iritziak eta esperientziak trukatzeko, eta modu positiboan baloratu zuten esperientzia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide