Maxixatzenen zozketak

Eureka! Zientzia Museorako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Erredakzioa 2023ko eka. 12a, 12:03

Zozketaren irabazleak Eureka museorako bi sarrera eskuratuko ditu, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Eureka! Zientzia Museoa ezagutzeko bi sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean. Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioarena, gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da, eta horretarako, erakusketa iraunkorra, planetarium digitala, animalia aretoa edota simulagailua ditu, bestak beste.

Zozketaren irabazleak museorako bi sarrera eskuratuko ditu, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide