San Antonio eguneko meza egingo dute bihar Altzibarko ermitan

Andoni Elduaien 2023ko eka. 12a, 10:11

Altzibar auzoko San Antonio ermitan izango da meza.

19:00etan izango da elizkizuna, Altzibar auzoan dagoen San Antonio ermitan.

Bihar, ekainak 13, San Antonio eguna da, eta horren harira, meza egingo dute Azkoitian. Hain justu, Altzibar auzoan dagoen San Antonio izeneko ermitan izango da elizkizuna. 19:00etan hasiko da meza, eta Azkoitiko parrokiak hitzordura deitu ditu herritarrak.