Alex Odriozola, Iker Tafall eta Dani Odriozola nagusi, Azkoitia GXF-Sustapena txapelketan

Ane Olaizola 2023ko eka. 12a, 10:01

Azkoitia GXF-Sustapena txapelketa jokatu zuten atzo goizean, eta Euskal Herriko 94 xakelari gazte lehiatu ziren bertan, hiru kategoriatan banatuta. Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldea "gustura" da aurtengo edizioarekin.

Azkoitia GXF-Sustapena txapelketa jokatu zuten atzo, igandez, Euskal Herriko 94 xakelari gaztek Elkarguneko areto nagusian, belaunaldi berriak sustatzeko eta ikasturtean zehar barneratutako jendaurrean erakusteko asmoz. 10:00etan hasi zen lehia, eta hiru kategoriatan banatuta eraman zuten hura aurrera: nazioarteko Fide rankingean postu onak dituzten jokalariek parte hartu zuten 20 urtez azpikoen mailan, eta Alex Odriozola nagusitu zen, bost punturekin. Segidan, Aimar Alvarez y Markel Vesga sailkatu ziren, "joko ona" eginda. Aldiz, Denis Valor eta Izaro Arriola azkoitiarrek ez zuten egunik onena izan.

14 urtez azpikoetan, berriz, Iker Tafall nagusitu zen 4,5 punturekin, eta gertu izan zituen bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren Jon Vernier eta Pau Algans. Lucia Valor azkoitiarra, bestalde, bosgarren postuan sailkatu zen. Ane Arriola azkoitiarra aurreneko aldiz lehiatu zen kategoria horretan, eta hark bi puntu eskuratu zituen.

Dani Odriozola nagusitasunez gailendu zen 12 urtez azpikoetan, jokatutako sei partidak irabazi baitzituen. Ondorengo postuetan sailkatu ziren Gorka Tafall eta Unai Lopez, sei punturekin. Alaitz Hidalgo, Erin Goenaga, Mikel Arriola eta Ixone Jurado azkoitiarrek ere txapelketa "ona" egin zuten, antolatzaileen arabera. 

Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldea gustura azaldu da aurtengo edizioak eman duenarekin, eta jokalari eta gurasoak zoriondu ditu, erakutsi zuten jarreragatik. Era berean, eskerrak eman dizkie arbitroei, elkarteko kideei eta txapelketa antolatzen lagundu dutenei. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide