Zabaldu dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak

Andoni Elduaien 2023ko eka. 9a, 15:22
Ugarteigarango estali gabeko igerilekua, gaur. (Andoni Elduaien)

Irailaren 10era bitartean irekita egongo dira Ugarteigarango igerilekuak. 10:30etik 20:00etara zabalduko dituzte egunero instalazioaren ateak.

Gaur, ostirala, zabaldu dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Datozen hiru hilabeteetan egongo da zabalik gunea, hain zuzen, irailaren 10era arte. Instalazioa 10:30etik 20:00etara egongo da irekita, astelehenetik igandera bitartean.

Aurreneko eguna gaur izanik, lehen herritarrak ere gerturatu dira hara; batzuk lehen bainua hartu dute giro beroari aurre egiteko, eta besteek eguzkia hartzeko baliatu dituzte lehen orduak. Aurten, herritarrek 94 egunez izango dute Ugarteigarango instalazioez gozatzeko aukera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide