Ekainaren 12an artilea bilduko dute Azpeitiko Lapatxen

Aitziber Arzallus 2023ko eka. 7a, 09:30

Ekainaren 12tik uztailaren 3ra bitartean, artile bilketa egingo dute Gipuzkoan; azkoitiarrek ekainaren 12an izango dute artilea emateko aukera, Azpeitian. Artilea eman nahi duten artzainek 696 43 36 02 telefonora deitu beharko dute hitzordua hartzeko.

Gipuzkoan artile bilketa modu antolatuan egingo dute aurten ere, ekainaren 12tik uztailaren 3ra bitartean, eta hain zuzen ere, Urola Kostako herrietako artzainek, tartean azkoitiarrek, Azpeitian izango dute artilea emateko aukera: ekainaren 12an, Lapatxen —aiarrek ez, horiek Asteasura joan beharko dute ekainaren 26an—.

Artilea eman nahi duten artzainek aurrez hartu beharko hitzordua 696 43 36 02 telefono zenbakira deituta, eta artilea entregatzeko egunerako dagokien ordainketa gauzatuta izan beharko dute Rural Kutxako ES50 3008 0152 6549 2039 5821 kontu zenbakian, kontzeptuan artzainaren izen-abizenak eta baserriaren izena jarrita.

Tarifak:

  • 50 burura arte: 38,25 euro.
  • 51tik 100era: 63,80 euro.
  • 101etik 150era: 89,30 euro.
  • 151tik 200era: 140,30 euro.
  • 201etik 300era: 165,80 euro.
  • 301etik 350era: 191,30 euro.
  • 351tik 400era: 216,80 euro.
  • 401etik 500era: 267,80 euro.
  • 501etik 600era:  318,85 euro.
  • 601 700era: 369,85 euro.
  • 701etik gora: 421,60 euro.

Artilea entregatzeko egunean, nortasun agiria erakutsi beharko du artzainak, eta azken erroldan zenbat ardi zituen adierazi. Artilez betetako zakuak artzainak berak hustu beharko ditu.

Landaola, Lurgintza eta Abelur ari dira aurtengo artile bilketa antolatzen. Gastuen zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du eta bestea artzainek. Goian aipatutako tarifek, aldundiaren dirulaguntza aplikatuta dute dagoeneko; beraz, horiek dira artzainek ordaindu beharrekoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide