Bizkargi musika eskolak ikasturte amaierako jaialdia egingo du ostiralean Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko eka. 6a, 12:45
Iazko jaialdiko irudi bat.

19:00etan hasiko da ikuskizuna, eta ohi bezala, eskolako askotariko taldeak igoko dira oholtzara. Aurten, 40. urteurrena ari da ospatzen musika eta dantza eskola, eta Bizkargi eskolak aurreratu duenez, "parte hartzaile ugari" izango dira ostiraleko jaialdian. 

Ostiralean, hilak 9, Bizkargi musika eta dantza eskolak ikasturte amaierako jaialdia egingo du Baztartxo antzokian. 19:00etan hasiko da ikuskizuna, eta ohi bezala, eskolako askotariko taldeak igoko dira oholtzara. Antzokiaren edukierak ahalbidetzen duen neurrian, hala nahi duten herritar guztiek ikusi ahal izango dute doan musika eskolaren jaialdia.

Aurten, 40. urteurrena ari da ospatzen musika eta dantza eskola, eta Bizkargi eskolak aurreratu duenez, "parte hartzaile ugari" izango dira ostiraleko jaialdian. "Adin guztietako ikasleak ikusteko aukera izango da: musika eta dantza tailerretako haurrak nahiz helduak, San Jose egoitzako egoiliarrak, musika banda gaztea, soka Taldea, abesbatza, euskal musika tresnak, rock taldea, dantzariak...".

Honako lotura honetan ikus daiteke osorik ostiraleko jaialdiaren egitaraua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide