'Como Dios manda' eta 'Moonage Daydream' filmak, denboraldia ixteko

Andoni Elduaien 2023ko eka. 7a, 08:02
'Moonage Daydream' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Igandetik asteartera bitartean eskainiko dituzte bi filmak Baztartxo antzokian. Denboraldiko azken hiru emanaldiak izango dira datozen egunetakoak, irailera arte ez baitute filmik emango han.

Datorren asteartean itxiko da Baztartxo antzokiko filmen denboraldia. Udako etena tarteko, antzokian ez dute film emanaldirik eskainiko iraila bitartean. Hori horrela, Como Dios manda eta Moonage Daydream filmak izango dira 2022-2023 denboraldiko azken filmak.

Como Dios manda filma igandean eta astelehenean emango dute; ohi bezala, igandeko saioa 19:30ean izango da, eta astelehenekoa –ikuslearen eguna– 20:00etan. Asteartean, berriz, Zinetogram taldeak antolatutako emanaldia izango da Baztartxon; Moonage Daydream filma eskainiko dute, 20:00etan hasita.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Como Dios manda filma:

Moonage Daydream filma:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide