Gogo handiz parte hartu dute ehunka haurrek Azkoitiko 39. Ikaskirol krosean

Nerea Uranga 2023ko eka. 4a, 15:29

HH4tik DBH2 mailara arteko haur eta gaztetxoek parte hartu dute antxintxikaren bueltan egiten den jai handian. Eguraldia lagun, mailaz maila dagokien ibilbidea egin dute. Aurten gainera, Ikaskirol kros inklusiboa egin da, Marea Urdinakoen parte hartzearekin.

Gaur jokatu dute Azkoitian 39. Ikaskirol Krosa. Eguraldia lagun ehunka haur eta gaztetxok egin dute antxintxika. HH4tik DBH2ra artekoek parte hartu dute kirol festan, eta txikienetik handienera izan dituzte irteerak, eta maila bakoitzak dagokion ibilbidea egin behar izan du. Aurtengo klosa inlusiboa izan da, eta Marea Urdinakoek ere parte hartu dute.

Probak bukatutakoan, sari eta opariak banatu dituzte Plazaberrin. Parte hartzaile guztiek domina bana eta hamaiketakoa jaso dute, eta bukaeran egindako hainbat opariren zozketan parte hartu dute. LH5 mailatik DBH2ra bitarteko krosetako lehen hiru neska-mutilek, berriz, sariak jaso dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide