Jon Orbegozok eta Manex Rezabalek irabazi dute Domusa Teknik Azkoitiko Opena

Nerea Uranga 2023ko eka. 3a, 14:26
Teniseko txapelketa jokatu duten finalistak eta Txerloia tenis klubeko kideak. (Txerloia tenis kluba)

Gaur jokatu dituzte Azkoitiko Txerloiko teniseko pistetan Azkoitiko Openeko urrezko eta zilarrezko mailetako finalak.

Gaur, laruanbata, jokatu dituzte Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatzen duen Domusa Teknik Azkoitiko Opena tenis txapelketako urrezko mailako eta zilarrezko mailako finalak. 10:0etan hasi dira finaleko partidak Txerloiko tenis pistetan.

Urrezkoen mailan Jon Orbegozo izan da txapelduna Mikel Landaren kontra jokatutako finalean, 6/1 6/3 emaitza eginda. Zilarrezkoen mailan, berriz, txapelketa Manex Rezabalentzako izan da, Gorka Larrañagari 6/2 6/0 irabazita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide