Urrezko aizkolarien finala jokatuko du igandean Julen Alberdi Txikia IV.ak

Nerea Uranga 2023ko eka. 2a, 10:33

Herri kirol zaleek hitzordu berezia dute igandean Azpeitian, han jokatuko dituztelako Urrezko Aizkolarien 26. Banakako Txapelketako lau final eta Urrezko Harri Jasotze Txapelketako bi final. Azkoitiarra Mikel Larrañaga azpeitiarraren eta Iker Vicente otsagabiarraren (Nafarroa) aurka lehiatuko da.

Herri kirolak hartuko ditu Azpeitiko Izarraitz pilotalekuko kantxak datorren igandean, 12:00etatik aurrera. Izan ere, aizkorako lau final jokatuko dituzte Urrezko Aizkolarien 26. Banakako Txapelketa Eusko Label sarian, Urrezko Harri Jasotze Txapelketako bi final izango dira eta harri jasotzeko marka saiakera egingo du Maddi Gesalagak.

Urrezko aizkolarien mailako finalean, iazko txapeldun Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra lehiatuko da, Mikel Larrañaga azpeitiarrarekin eta Iker Vicente otsagabiarraren (Nafarroa) aurka. Alberdik bi urtez du irabazita urrezko aizkorako txapelketa, baita Vicentek ere; azken horrek, ordea, 2019an irabazi zuen azkena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide