II. Trikiti Eguneko kalejira jendetsua, bideoan

Maialen Etxaniz 2023ko mai. 27a, 18:09

Iaz bezala, San Martinen elkartu dira trikitilariak, eta hainbat taldetan banatuta auzoz auzo ibili ostean, kalejira jendetsua egin dute Julio Urkixo kaletik abiatuta. Plaza Berrin hainbat pieza eskaini ostean, plazan amaitu dute ibilbidea, eta han atera dute taldeko argazki jendetsua. Kalejirak utzitako irudiekin osatutako bideoa da hau. 

Soinu eta pandero doinuek hartu dituzte gaur Azkoitiko kaleak; izan ere, II. Trikiti Eguna ari dira ospatzen herrian, Trikigiro elkarteak eta Azkoitiko Udalak antolatuta. Adin eta belaunaldi desberdinetako trikitizaleek bat egin dute gaurko festarako, eta giro paregabean ospatu dute II. Trikiti Eguna, eguraldiak ere gogotik lagundu baitu. 

Iaz bezala, San Martinen elkartu dira trikitilariak, eta hainbat taldetan banatuta auzoz auzo ibili ostean, kalejira jendetsua egin dute Julio Urkixo kaletik abiatuta. Plaza Berrin hainbat pieza eskaini ostean, plazan amaitu dute ibilbidea, eta han atera dute taldeko argazki jendetsua. Bazkariarekin eta erromeriarekin borobildu dute eguna.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide