Bizkargi musika eskolak entzunaldiak ditu bihar eta astelehenean

Andoni Elduaien 2023ko mai. 25a, 14:45
Biolin entzunaldi bateko irudia. (Mailo Oiarzabal)

Bihar, ostirala, 18:00etan eskainiko dute piano, biolin eta akordeoi ikasleek entzunaldia. Astelehenean, hilak 29, 19:00etan hasiko da perkusio eta haize-metaleko ikasleen emanaldia.

Bizkargi musika eskolak entzunaldi saioak ditu bihar eta astelehenean. Bihar, ostirala, piano, biolin eta akordeoi ikasleen saioa izango da Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:00etan hasita. Entzunaldia hirugarren hiruhileko ekintzen barruan antolatu du eskolak.

Bestalde, astelehenean, perkusio eta haize-metaleko ikasleen musika saioa izango da, areto berean; ikasturteko hirugarren hiruhilekoaren barruan kokatu dute saio hori ere. Hitzordua 19:00etarako jarri dute astelehenean.

Hona hemen bi entzunaldien egitarauak:

  • Piano, biolin eta akordeoi entzunaldiaren egitaraua.
  • Perkusio eta haize-metaleko entzunaldiaren egitaraua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide