Jokoa

Gaurtik martxan da Azkoitiko kaleei buruzko galdera-erantzunen jokoa

Urolako Komunikazio Taldea 2023ko mai. 25a, 11:00

Azkoitiko kaleei buruzko hamabi galdera erantzuteko aukera izango dute herritarrek gaurtik datorren asteazkenera bitartean. Erantzun guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Errigorako produktuez osatutako saski bat zozkatuko du Maxixatzen.eus-ek. Jokoan parte hartzeko, egin klik honako lotura honetan.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Azkoitiko kaleei lotutako lehiaketa berezia jarriko du martxan gaur, osteguna. Azkoitiko kaleak ezagutzen al dituzu? lehiaketaren barruan, herritarrek hamabi galdera erantzun beharko dituzte –galdera guztiak erantzun behar dira, baina horretan igarotako denbora ez da kontuan hartuko– datozen egunetan.

Gaurko 11:00etatik hilaren 31ko 12:00etara arte izango da martxan galdera-erantzunen jokoa, eta galdera guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Errigorako produktuez osatutako saski bat zozkatuko du UKTk. Hain zuzen ere, Maxixatzen.eus-ek jokoan parte hartzen duten eta erantzun denak asmatzen dituzten herritarren artean zozkatuko du sorta horietako bat.

Zenbat dakizue Azkoitiko kaleei buruz buruz? Animatu eta parte hartu galdera-erantzunen jokoan, honako lotura honetan klik eginda!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide