Abian da 51. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketa

Andoni Elduaien 2023ko mai. 16a, 09:09

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteak antolatzen duen binakako Azkoitiko Txikito pilota txapelketa martxan da atzoz geroztik. Aurten, 33 bikotek parte hartuko dute lehian.

Atzo, astelehena, abiatu zen Oteiza pilota elkartearen 51. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketa. Aurrebenjaminen, benjaminen, alebinen eta haurren mailako binakako pilota txapelketa jokatuko dute datozen asteetan Gurea pilotalekuan. Hain justu, atzo ekin zioten lehiari benjaminen mailako partidekin.

Aurten, berrikuntza bezala, parte hartzaileek banaka eman dute txapelketarako izena, eta Oteiza elkartekoak beraiek arduratu dira bikoteak osatzeaz. Hain zuzen, Oteiza elkarteko 66 neska-mutilek eman dute izena, eta 33 bikote osatu dituzte.

Hona hemen gaurko eta biharko partidak nahiz horien ordutegiak:

Asteartea, 18:00etan hasita:

  • Haurren mailan,
    1. Iker Garate eta Aimar Agirrezabal - Joanes Juaristi eta Aritz Lizarralde
    2. Pello Alkorta eta Alex Espada - Unax Irulegi eta Erik Ariztegi

Asteazkena, 17:15ean hasita:

  • Alebin mailan,
    1. Erik San Sebastian eta Julen Azpiazu - Aner Romero eta Xanet Arana
    2. Zuhaitz Vela eta Ekain Juaristi - Aunitz Zaldua eta Ibai Etxeberria
    3. Aiur Alkorta eta Ibai Zamora - Aratz Orozko eta Denis Santos
    4. Jon Uzin eta Jakes Kortadi - Adur Huerta eta Unax Oteiza
  • Aurrebenjamin mailan,
    1. Nahia Astigarraga eta Julen Oteiza - Intza Orozko eta Haize Aramendi
    2. Eritz Zabaleta eta Aner Zabaleta - Aner Gonzalez eta Aiur Romero

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide