Bihar abiatuko da 51. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketa

Andoni Elduaien 2023ko mai. 14a, 08:57
2019an jokatutako txapelketaren final baten irudia. (Andoni Elduaien)

66 neska-mutilek eman dute Oteiza elkartearen binakako pilota txapelketarako izena. Bihar, astelehena, hasiko dira partidak Gurea pilotalekuan. Berrikuntza bezala, Oteiza elkarteak berak osatu ditu bikoteak.

Bihar, astelehena, jarriko dute martxan Oteiza pilota elkartearen 51. Azkoitiko Txikito Pilota Txapelketa. Aurrebenjaminen, benjaminen, alebinen eta haurren mailako binakako pilota txapelketa jokatuko dute datozen asteetan Gurea pilotalekuan, eta bihar ekingo diote lehiari (17:15), hain justu, benjaminen mailako partidekin.

Aurten, berrikuntza bezala, parte hartzaileek banaka eman dute txapelketarako izena, eta Oteiza elkartekoak beraiek arduratu dira bikoteak osatzeaz. Hain zuzen, Oteiza elkarteko 66 neska-mutilek eman dute izena, eta 33 bikote osatu dituzte.

Hona hemen aste honetako partidak eta horien ordutegiak:

Astelehena, 17:15ean hasita:

  • Benjaminen mailan,
    1. Mikel Rodriguez eta Jurgi Subinas - Adur Arzamendi eta Martin Arakistain
    2. Ekain Aramendi eta Jon Azpiazu - Laia Aldalur eta Oihan Mendizabal
    3. Enaitz Andola eta Lur Juaristi - Aietz Arizmendi eta Luka Gutierrez
    4. Oihan Campos eta Eddy Romero - Xabi Hernandez eta Enaitz Santos
    5. Inar Segurola eta Aitzol Garate - Beñat Andola eta Julen Zinkunegi
    6. Marat Aramendi eta Luken Osinalde - Walid Sidia eta Eneko Martija

Asteartea, 18:00etan hasita:

  • Haurren mailan,
    1. Iker Garate eta Aimar Agirrezabal - Joanes Juaristi eta Aritz Lizarralde
    2. Pello Alkorta eta Alex Espada - Unax Irulegi eta Erik Ariztegi

Asteazkena, 17:15ean hasita:

  • Alebin mailan,
    1. Erik San Sebastian eta Julen Azpiazu - Aner Romero eta Xanet Arana
    2. Zuhaitz Vela eta Ekain Juaristi - Aunitz Zaldua eta Ibai Etxeberria
    3. Aiur Alkorta eta Ibai Zamora - Aratz Orozko eta Denis Santos
    4. Jon Uzin eta Jakes Kortadi - Adur Huerta eta Unax Oteiza
  • Aurrebenjamin mailan,
    1. Nahia Astigarraga eta Julen Oteiza - Intza Orozko eta Haize Aramendi
    2. Eritz Zabaleta eta Aner Zabaleta - Aner Gonzalez eta Aiur Romero

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide