Zabalik da Ines Bengoaren ostiraleko ipuin kontaketa saiorako izen-emate epea

Andoni Elduaien 2023ko mai. 15a, 09:00
Bengoak Aizkibel liburutegian eskainitako saio bateko irudia.

HH5 mailatik LH3 mailara arteko neska-mutilek jarraitu ahal izango dute Bengoaren saioa, liburutegian. Gaurtik ostegunera bitartean egongo da ipuin kontaketa saiorako izen-emate epea.

Ines Bengoa ipuin kontalariak eskainiko dute datorren ostiralean, hilak 19, Aizkibel liburutegian (17:30). HH5 mailatik LH3 mailara arteko haurrei zuzendutako saioa izango da Bengoarena.

Liburutegiak gaur, ostirala, zabaldu du saiorako izena emateko epea, eta datorren ostegunean, hilak 18, itxiko du epea. Izena eman nahi duten guztiek liburutegiko harreran izango dute horretarako aukera. Era berean, 943-85 08 98 telefono zenbakira deitu ahalko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide