Bihar ekingo diote Oteiza elkarteko ordezkariek Herriarteko Txapelketari

Andoni Elduaien 2023ko mai. 11a, 10:28

Eskuzko taldea hamabost pilotarik osatzen dute. (Andoni Elduaien)

Oteiza elkarteko eskuzko pilotariek eta gomazko palistek bihar, ostirala hasiko dute aurtengo Herriarteko Txapelketa. Eskuzko pilotariek Adunaren aurka jokatuko dute, 19:30ean. Aldiz, gomazko palistak Deban arituko dira, 19:00etan. Final zortzirenetako itzulerako partidak datorren astean jokatuko dituzte, Gurea pilotalekuan.

Bihar, ostirala, jarriko da abian Oteiza pilota elkartearentzat Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren 2023. urteko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Azkoitiak eskuzko eta gomazko paletako txapelketetan parte hartuko du aurten ere, eta bihar izango dituzte bi taldeek final zortzirenetako lehiak. Eskuzko taldea Adunan arituko da 19:30ean, eta gomazko paletako taldea, Deban, 19:00etan.

Eskuzko txapelketan, ohi bezala, kadete, gazte eta senior mailako partidak jokatuko dituzte. Adunaren aurkako kanporaketa gaindituz gero, Oiartzun iazko txapelduna edo Zaldibia izango lukete aurkari eskuzko pilotari azkoitiarrek. Eskuzko modalitatearen aurtengo finala ekainaren 24an, larunbatez, jokatuko da.

Oteiza elkarteak aste honetan bertan aurkeztu du aurtengo txapelketan arituko den taldea. Kadete mailan, Jon Arregi, Eñaut Aldazabal, Ioritz Azkoitia, Denis Galarza eta Imanol Bastida arituko dira. Gazte mailan jokatuko dute Inhar Egañak, Jon Etxanizek, Alex Juaristik eta Oier Aldazabalek. Senior mailako taldea osatuko dute, azkenik, Mikel Aranbarrik, Aitor Azkoitiak, Jon Juaristik, Aitor Oteizak, Jon Oteizak eta Alex Juaristik.

Gomazko paleta modalitatean ere hiruna partida jokatuko dituzte: buruz buru kantxa osoan, binaka kantxa osoan eta buruz buruz zazpi koadroren barruan. Debaren aurkako kanporaketa gaindituz gero, Zarautz-Donostia kanporaketako irabazlea izango lukete aurkari herriko palistek. Gomazko paletako finala ekainaren 25ean, igandez, jokatuko da.

Gomazko palistek ere aste honetan aurkeztu dute taldea. Honako bederatzi kirolari hauek ordezkatuko dute herria: Aitor Juaristi, Jokin Aizpuru, Marcos Azpiroz, Oier Beitia, Iker Epelde, Oier Epelde, Igor Juaristi, Igor Larrañaga eta Amaia Aizpuru. 

Gomazko palisten taldea osatzen duten zenbait kide. (Ane Olaizola)

Hona hemen bi modalitateko txapelketen taulak:

Eskuzko txapelketaren taula:

Gomazko paletako txapelketaren taula:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide