Bertsotan aritu dira Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso San Jose egoitzan

Andoni Elduaien 2023ko mai. 9a, 09:28
Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso, San Jose egoitzan. (San Jose egoitza)

Atzo, Adin Adin programaren barruan eskaini zuten saioa bi bertsolariek egoitzan, eta hainbat egoiliar elkartu ziren aretoan saioa entzuteko. Gainera, bertsotan ere aritu ziren zenbait lagun.

Martxan da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk elkarlanean antolatzen duten Adin Adin programaren zortzigarren edizioa, eta atzo, astelehena, bertso saioa izan zen San Jose egoitzan. Ohi bezala, belaunaldi desberdinetako eskualdeko bi bertsolari aritu ziren kantuan, eta, aurten, beste hainbatetan bezala, Eneritz Artetxe azkoitiarra eta Sebastian Lizaso azpeitiarra aritu ziren bertsotan San Josen.

Egoiliar ugari elkartu zen bertsolariek saioa eskaini zuten aretoan, eta bat edo beste bertsotan ere aritu ziren Artetxerekin eta Lizasorekin batera. Era berean, egoitzak bertso saioan parte hartu zuten kideak eskertu ditu, hala nola bertsolariak, egoiliarrak, senideak eta langileak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide