Irailaren 16an izango da Mangaixue mendi bizikleta martxa

Andoni Elduaien 2023ko mai. 5a, 09:03
2019an egin zuten azkenekoz Mangaixue mendi bizikleta martxa. (Artxiboa)

Hiru urteko etenaren ondoren, irailaren 16an egingo dute aurten Mangaixue mendi bizikleta martxaren bosgarren edizioko itzulia. Anaitasuna mendi bazkunak aurrerago emango du probaren inguruko informazio guztia.

Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak antolatzen duen Mangaixue bizikleta martxa irailaren 16an, larunbatez, egingo dute aurten. 2019. urtean egin zuten azkenekoz bizikleta irteera, Mangaixueren laugarren edizioa, eta hori horrela, aurten bosgarren aldiz egingo dute proba.

Azken edizioetan bezala, aurten ere bi ibilbide egiteko aukera izango dute mendi bizikleta zaleek: ibilbide luzea (35 kilometro) eta ibilbide motza (25 kilometro). Izen-emate epea "ekainaren hasieran" irekitzekotan dira, baina ordutegia eta probaren inguruko gainerako informazio guztia aurrerago jakinaraziko du Anaitasuna mendi bazkunak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide