Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Eñaut Elorrietaren zapatuko kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko mai. 4a, 12:45
Eñaut Elorrieta abeslaria. (Eñaut Elorrieta/Facebook)

Zapatuan, 19:00etan hasiko da Eñaut Elorrietaren emanaldia, Baztartxon. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Etzi, larunbata, Eñaut Elorrieta abeslariak kontzertua eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Parte hartu dutenen artean zozketa egin ondoren, Janire Bragado eta Leire Larrañaga bazkideek irabazi dituzte zapatuko emanaldia zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Entradium atarian eros dezakete, 15 euroren truke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide