Anaitasunak berdindu egin du Zarautzen kontra

Ane Olaizola 2023ko mai. 1a, 09:00

Euskal Ligako 30. jardunaldia jokatu zuten Anaitasunak eta Zarautzek larunbatean, Txerloia futbol zelaian, eta taldeek 2-2 amaitu zuten neurketa. Ane Juaristi eta June Diaz izan ziren Anaitasunaren golegileak.

Anaitasunako emakumezkoen talde nagusiak Zarauzko taldea hartu zuen larunbatean etxean, Euskal Ligako 30. jardunaldia jokatzeko, eta bina gol sartuta, taldeek berdinketarekin amaitu zuten neurketa. Partidaren bigarren zatian izan ziren gol guztiak, eta tentsio handiko minutuak bizi ahal izan ziren azken minutuetan. Dena den, Ane Juaristi eta June Diazen golei esker, beste puntu bat eskuratu ahal izan zuen Anaitasunak, eta gaur-gaurkoz, sailkapenaren 11. postuan jarraitzen du hark.

Datorren asteburuan, berriz, Añorgaren aurka neurtuko ditu indarrak Azkoitiko taldeak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide