Binilo azoka, Holz Und Blech jaialdiko hirugarren egunari hasiera emateko

Maialen Etxaniz 2023ko api. 30a, 14:03

12:00etan hasita, binilo azoka jarri dute Plazaberrin, eta bertan izango da 19:00ak arte. Musika elektronikoari beste bultzada bat emateko asmoz antolatu dute binilo azoka Holz Und Blech jaialdiko kideek. Arratsaldean, musika elektronikoa izango da protagonista berriro. 

Atzo lehertu zen Holz Und Blech jaialdia, baina gaur ere bada zer egin eta zertaz gozatu. Eguerdian, 12:00etan hasita, binilo azoka izan da Plazaberrin. Bertan, Haus of Beats, Forbidden Colours, Clic eta Vinylora diskoetxeak eta proiektuek parte jartu dute, eta musika elektronikoari nahiz musikari lotutako askotariko produktuak jarri dituzte eskuragarri jarritako postuetan. Plazaberrin egongo dira 19:00ak arte. Musika elektronikoari beste bultzada bat emateko asmoz antolatu dute binilo azoka Holz Und Blech jaialdiko kideek. 

15:00etatik aurrera, atzoko irudia errepikatuko da herriko hainbat tabernetan zein txokotan. Bihar, Maiatzaren 1a da, jai eguna batzuentzat, eta festak goizaldera arte iraungo du. 

Gaurko emanaldiak gunearen arabera, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide