Eduki babestua

Aizpurutxoko San Agustin taberna eta jatetxea salgai edo alokairuan, erretiroagatik

Erredakzioa 2023ko api. 28a, 12:52

Eraikinak 91 metro karratuko bi solairu ditu: beheko solairuan sukaldea eta taberna zabala ditu, eta bigarren solairuan, aldiz, jatetxeko jangelarako lekua du. Gainera, etxebizitza egiteko aukera ere eskaintzen du bigarren solairuan.

Aizpurutxo auzoan, Azkoititik Zumarragara doan errepidearen ezkerraldean, kokatua dagoen San Agustin taberna eta jatetxea salgai edo alokairuan jarri dute, erretiroagatik. Horrela nahi dutenek, gainera, etxebizitza egiteko aukera izango dute bigarren solairuan.

Eraikinak 91 metro karratuko bi solairu ditu: beheko solairuan sukaldea eta taberna zabala ditu, eta bigarren solairuan, aldiz, jatetxeko jangelarako lekua du. Gainera, bigarren solairu horretan langileentzako aldagela eta balkoira irteera eta bainugela dituen logela zabala dago. Horrez gain, 41 metro karratuko biltegia du aurreko eraikinean.

Interesa duten pertsonek Alberdi higiezinen agentziarekin jarri beharko dute harremanetan, 943-16 98 78 telefono zenbakira deituta edo info@alberdi-inmobiliaria.com e-postara idatzita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide