Maxixatzenen zozketak

Zozkatu du Maxixatzenek Elkar argitaletxearen liburu sorta

Erredakzioa 2023ko api. 27a, 13:14
Elkar argitaletxearen eskutik zozkatuko ditu Maxixatzenek liburuak.

Joan den igandean, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira antolatu du zozketak Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Guztira, Elkar argitaletxeak emandako lau liburu zozkatu ditu Maxixatzenek.

Liburuaren Nazioarteko Eguna tarteko, Maxixatzenek liburu sorta bat zozkatuko du bazkideen artean. Hain justu, Elkar argitaletxeak emandako lau liburu zozkatu dira: Asel Luzarragaren Lurrean haziak, Felix Arrietaren Zaintzaren hariak, Iratxe Ormazaren Printzak begietan eta Iñigo Astizen eta Mikel Valverderen Kixkur, pintorearen arreba

Asko izan dira zozketan izena eman duten bazkideak, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Iraitz Otaño bazkideak irabazi ditu lau liburuak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide