The Cure Sans taldeak kontzertua eskainiko du bihar, Zurt tabernan

Ane Olaizola 2023ko api. 20a, 16:23
The Cure Sanseko taldekideak.

The Cureren tributu taldeak doako kontzertua eskainiko du bihar, 22:00etan.

The Cure Erresuma Batuko talde entzutetsuaren abestiak izango dira bihar, ostirala, entzungai Azkoitiko Zurt tabernan, haren bertsioak taularatuko baititu The Cure Sans taldeak. Inguruko herrietako hainbat musikarik osatzen dute The Cureren tributu taldea, eta 22:00etan hasiko da horien emanaldia. Doako kontzertua izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide