Ostiraleko ipuin kontaketa musikaturako izen-ematea zabaldu du liburutegiak

Andoni Elduaien 2023ko api. 21a, 09:00

Hurtado musikaria eta Ariznabarreta ipuin kontalaria. (Liburutegia)

Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak eskainiko dute saioa. Gaurtik datorren asteazkenera bitartean egongo da zabalik ipuin kontaketa musikatuan parte hartu ahal izateko izen-ematea.

Nerea Ariznabarreta ipuin kontalariak eta Mariano Hurtado musikariak ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute datorren ostiralean, hilak 28, Aizkibel liburutegian (17:30). HH5 mailatik LH3 mailara arteko haurrei zuzendutako saioa izango da.

Liburutegiak gaur, ostirala, zabaldu du saiorako izena emateko epea, eta datorren asteazkenean, hilak 26, itxiko du epea. Izena eman nahi duten guztiek liburutegiko harreran izango dute horretarako aukera. Era berean, 943-85 08 98 telefono zenbakira deitu ahalko da.