Sarrera doan dela jokatuko dute Anaitasunaren gizonek ligako etxeko azken partida, bihar

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 15a, 09:04
Txerloia futbol zelaia.

Vitoriaren kontra jokatuko dute denboraldiko azkenaurreko neurketa, 18:00etan, Txerloian.

Espainiako Hirugarren Mailako ligaren azkenaurreko jardunaldiko partida jokatuko du bihar Anaitasuna futbol klubaren gizonen talde nagusiak Vitoriaren kontra. Denboraldi honetan etxean jokatuko duen azken neurketa izango da biharkoa, eta Txerloiko ateak irekitzea erabaki du Anaitasunak, sarrera doan jarrita.

18:00etan hasiko da Anaitasuna-Vitoria partida; ordu berean jokatuko dira jardunaldi honetako partida guztiak. Sailkapenean zortzigarren tokian da Anaitasuna, 34 punturekin; jaitsiera ekar dezaketen postuak bost puntura ditu uneotan, jokatzeko sei falta direnean. Vitoria, berriz, bigarrena da sailkapenean, eta igoera fasea jokatzeko etxeko lanak eginak ditu dagoeneko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide